Familia auzolana deposito zaharrean

2015 / 09 / 23

kartela deposito zaharra (1)-001Irailaren 26an, larunbatean, arratsaldeko 4:00etatik 8:00etara, Hezkuntza Foroak antolatuta, Depositu Zaharrera itzuliko gara jolastera. Ez dira urte asko herriko haurrak bertara joaten zirela jolastera. Gaur egun, gutxitan ikusten dira Depositu Zaharrean haurrak jolasten, horregatik, txokoa herriko haurrei berriro ere aurkeztu nahian, Hezkuntza Foroak bertan ekintza bat antolatzea erabaki du. Jolasteko txabolak eraikitzea.

GARAION elkarteak dinamizatuta, familian egiteko ekintza izango da, haurrak eta gurasoak elkarrekin egitekoa. Txabolak, naturako elementuekin eraikiko dira eta egun batzuetako iraupena izango dute. Bertaratuen artean erabakiko da nolako txabolak eraiki eta biltzen den jende kopuruaren arabera txabola bat, bi edo hiru eraikiko dira.

Ekintzan parte hartzeko ezinbestekoa izango da arropa zaharra ekartzea. Eguraldi txarra egiten badu, ekintza bertan behera geratuko da.

Arratsaldeko 4etan elkartuko gara plazan

Antolatzailea: Eskoriatzako Hezkuntza Foroa