Drone tailerra haurrei zuzenduta

2019 / 05 / 02

Datorren maiatzaren 12an, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta (LH3 eta LH6) Drone tailerra antolatu du Eskoriatzako Udalak.  Arratsaldeko 5etan hasi eta 7etan amaituko da.

Tailerrak bi zati izango ditu.

  • Lehenengoan drone motak, erabilera arautegia, piezak, kontrolagailua, kamarak eta abar ikusiko dira.
  • Bigarrengoan, Drone bat pilotatzen irakatsiko da eta hegaldi txapelketa egingo dute parte hartzaileek.

Guztira, 30 plaza eskainiko dira ikastarorako.
Izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da. Kultur Etxera deituta (943714688) edota gazteria@eskoriatza.eus helbidera idatzita egin daiteke. Ikastaroaren prezioa 5€koa da.