EAE-tik kanpoko espetxetan dauden presoen senideentzako garraiorako diru laguntzak.

2013 / 10 / 02

Eskoriatza EAEtik kanpoko espetxetan dauden presoen senideei eta EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu bezala joan behar diren eskoriatzarrei garraiorako diru laguntza indibidualak.

2013ko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, Udalbatzarrak «EAEtik kanpoko espetxetan dauden presoen senideei eta EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu bezala joan behar diren Eskoriatzarrei garraiorako diru laguntza indibidualak emateko oinarriak» hasiera batean onartzea erabaki zuen.

Oinarri horien gaineko iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zen 2013ko abuztuaren 1ean, eta jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, hartutako erabakiaren arabera oinarri horiek behin betikotzat jotzen dira beste erabakirik hartu behar izan gabe.

Eskaerak aurkezteko epea, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den biharamunetik sartuko da indarrean, hau da, gaurtik, hilaren 2tik  aurrera

Dirulaguntzaren oinarriak