Elkarretaratze deialdia bihar, osteguna, 12:00etan

2016 / 06 / 29

Eskoriatzako Udalak bat egiten du Istanbuleko biktimekin elkartasuna adierazteko EUDELek egindako elkarretaratze deialdiarekin.

EUDELek irmo gaitzesten du bart gauean Turkian, Istanbulgo Atatürk aireportuan, izandako atentatua, zeinaren ondorioz dozenaka lagun hil diren eta ehundik gora zauritu diren.

EUDELek terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratze isilak deitzera gonbit egiten die udal guztiei, bihar, ekainak 30 (osteguna), 12:00etan, udaletxeen aurrean, hildakoekiko eta beraien senideekiko laguntza eta elkartasuna adierazi nahian.

Euskadiko Udaletatik elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi zaie Istanbulgo hiriari eta Turkiako herriari, bai halaber eragindako pertsona guztiei eta beraien senideei, une latz hauetan.