Elkartasun tonbola garagardo festan

2014 / 09 / 08

Irailaren 18an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, irekiko da karpa, eta lau egunez hainbat garagardo mota edateko eta Alemaniako sukaldaritzako janari tipikoak -ukondoa eta saltxitxak- jateko aukera izango da bertan.

tombola

Lau egun horietan, irailaren 18tik 21era, 100 boluntariotik gora izango dira lanean Eskoriatzan egingo den garagardo festa solidarioa arrakastatsua izan dadin. Batutako diru guztia Eskoriatzako zaharren egoitzarako izango da.

Aurten berrikuntza izango da karpan jarriko den elkartasun tonbola. Elkartasun tonbola honetarako mota guztietako objektu BERRIAK EDO IA BERRIAK behar ditugu: laukitxoak, jokoak, peluxeak, tresnak, sukaldeko tresneria, apaingarriak, kirolerako artikuluak, bulegoko gauzak, eskolarako materiala, imitaziozko bitxiak, diru-zorroak, billete-zorroak, poltsak, diskoak, liburuak, DVDak, aparatu elektronikoak… GUSTURA JASOKO DUGU EKARRITAKO GUZTIA.
Jasotako gauza guztiekin elkartasun tonbola handi bat egingo da, eta bildutako dirua Eskoriatzako zaharren egoitzarako izango da. Gauzaren bat eman nahi duenak egoitzara eraman dezake aste honetan edo hurrengoan.