Elurragatik abisu horia gaurko eta biharko

2017 / 01 / 13

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak elurragatik abisu horia ezarri du gaurko eta biharko. Iragarpenen arabera, elur maila 400-500 metroan kokatuko da.

Gaur goizean 700-800 metrora egingo du elurra, eta gauean 500 metroraino jaitsiko da elur-maila.  Larunbatean egun osoan elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo barnealdean eta 400-500 metroan elurra egin dezake. Hala ere, egunaren amaieran elur-maila 600-700 metroan kokatuko da

Eskoriatzako Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago. Larrialdi kasuetan 112-ra deitu.