Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, konzentrazioa

2018 / 11 / 22

Datorren domekan, azaroak 25, Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Zoritxarrez, oraindik ere, emakumeen aurkako erasoak baimentzen eta legitimatzen dituzten jarrera eta portaera ugari antzematen dira gizartean.

Horregatik, egun garrantzitsua da kalera ateratzeko eta ozen esateko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen.

Eskoriatzako udalak, Feminista taldea eta Gu denon artean taldearekin batera, konzentrazio bat antolatu du domekarako, eguerdiko 12:00etan herriko plazan, eta konbidatzen du eskoriatzar guztiei parte hartzeko.

Eguna: azaroak 25, domeka
Ordua: 12:00
Lekua: Herriko Plaza