Epailegaien zerrenda ikusgai

2014 / 09 / 15

Epailegaien zerrendak Eskoriatzako udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ikusgai daude irailaren 16tik 24ra bitartean. Zerrenda horiek Epaimahai-Auzitegiaren Lege Organikoaren arabera egin dira.

Zerrenda horretan 2014ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak agertzen dira, baina bozketa aktiboaren eskubidea burutzeko ezgaitasuna edo inhabilitazioa duten pertsonak zerrendaz kanpo geratu dira.

Gipuzkoako probintzia osoko hautesle bakoitzari, hurrenez hurren, zenbaki bat esleitu zaio.

Epailegaiak aukeratzeko zozketa publikoa izango da irailaren 26an Donostiako Atotxako Justizia Jauregian, goizeko 9:30ean. Zozketa ondoren zazpi eguneko epea egongo da, interesdunek zozketaren aurkako erreklamazioa aurkezteko. Erreklamazioak Entzutegi Probintzialean aurkeztu beharko dira.

Erreklamaziorik balego, Entzutegiak urriaren 15a baino lehen ebatziko du zozketa berriz egin ala ez.

Udaletxeko Herritarrentzako Arreta ordutegia hau da:

Astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:30