Erdiko kalea itxi egingo da

2013ko abenduak 11

Abenduaren 12tik 21era egongo da itxita erdiko kalea.


Erdikokalea_itxitaBidea itxita egongo da Azkoagaenea hoteletik Bolibarko bidegurutzera

Erdiko kalea oinezkoek erabiltzeko hainbat egokitzapen lan egin behar dira. Hori dela eta,  esandako epean eta argazkian ikusten den bide-zatian autoentzako itxita gelditu. Bitarte horretan, larrialdirik edo behar berezirik edukiz gero, udaletxera  jo daiteke haien konpontzeko laguntza eske.

Bide alternatiboak

Eskoriatzarrei batez ere sahiesbidea erabiltzeko eskatzen zaie, baina herritik para beharra daukatenentzako, bi bide alternatibo egokituko dira:

Arrasaterako norabidean -> San Juan kaletik, Olazarrera

Gasteizerako norabidean -> Arbiñostetik, Aranburuzabala kalera

Autobusaren geltoki aldaketa Aranburuzabalan

Erdiko kaleko autobus geltokia ez da lekuz aldatuko, duela gutxi egokitutako Gorosarri plazako geltokia erabiliko da. Aranburuzabala kaleko geltokia, berriz, eta erdiko kaleko itxierak irauten duen bitartez, lekuz aldatuko da autobusak buelta emateko beharrezkoa delako. Orain egokituko den autobus geltokia Alza lantegiaren aldamenean egongo da, irudian ikusten den moduan.

Autobus_geltokia_goikokale