Errege kabalgata frontoian izango da

2018 / 01 / 04

Bihar urtarrilak 5 iritsiko dira Ekialdeko Jakintsuak Eskoriatzara, baina eguraldi nahasia iragarrita dagoenez, ohiko ibilbidea egin eta plazara iritsi beharrean Joseba Iñurrategi frontoian egingo zaio haurtxoari eskaintza. Ondoren, Erregeek pilotalekuan bertan jasoko dituzte haurren eskutitzak. Ekitaldia arratsaldeko 18:30etan hasiko da.

Bukaeran, eta pilotalekuan bertan, guztientzako txokolatea eskainiko da. Gogoratu, bakoitzak bere edalontzia eramatea komeni dela.