Errepidea itxiko da Aranburuzabala kalean

2015 / 11 / 10

Elizako kanpandorrean hainbat konponketa lan egiten dihardute azken asteotan, eta aste honetako lanen berezitasunak, ostegun eta ostiralean errepidea moztea ekarriko du. Beraz, azaroaren 12an eta 13an, elizako zubitik Arbiñosteko irteeraraino bidea itxi egingo da ibilgailuentzako. Egun horietan Arrasateko noranzkoan doazen ibilgailuek Dorleta auzotik joan beharko dute.