Esaldi lehiaketa berezia, jai berezietarako

2020 / 06 / 09

Covid-19aren pandemiak ezarritako Alarma egoeraren ondorioz, San Pedro jaiak bertan behera geratu dira, baina ez aurten 21. edizioa beteko duen Esaldi Lehiaketa. Lehiaketaren formatua egoera berrira egokituko da, eta sari bakarra emango zaio bizi dugun egoera berezia modu originalean jasotzen duen esaldiari.

Beraz, hona hemen 21. Esaldi Lehiaketako oinarriak:

ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE ?ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE ?

16 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek hiru pertsona edo gehiagoko taldeak osatuz.

ZENBAT ESALDI AURKEZTU ?

Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez gura beste.

NON, NOIZ ETA ZELAN AURKEZTU ESALDIAK ?

Mezuan adierazi beharko da

  • Taldearen izena
  • Partaideen izen-abizenak eta adina

EZ DIRA ONARTUKO

Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak.

TALDEAK

Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabil dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte.

EPAIMAHAIA ETA ZABALPENA:

Udaleko Euskara, gazteria eta hezkuntza batzordeak izendatuko du Esaldi Lehiaketa honen epaimahaia.
Oinarrietan jasota ez datorren egoeraren bat gertatuko balitz, epaimahaiak izango du horri buruzko erabakia hartzeko ahalmena.

SARIAK:

SARI BAKARRA EGONGO DA: Eskoriatzako denda edo tabernetan gastatzeko 100 euroko balioa duen bonoa.

Irabazle izango den esaldia euskarri desberdinetan erabiliko du Udalak, jai egunetarako egingo duen zabalpen desberdinetan erabiliz eta sare sozialetan banatuko du, nahi dutenek etxeko balkoiak edo leihoak apaintzeko erabili dezaten.

Irabazlea webgune honetan iragarriko da.