Esaldi lehiaketako 20. edizioak baditu irabazleak

2019ko ekainak 12

San Pedro jaietarako antolatzen den XX. Esaldi Lehiaketarako 72 esaldi jaso dira eta gainera aurten XX. edizioa izanik egin den “Esaldi gaztea” sari berezian, beste 79 esaldi aurkeztu dira. Asko izan dira aukeratzeko moduko esaldiak, beste urte batzuetan baino maila hobea egon baita. Baina irabazle nagusia eta sanpedroetan Kultur Etxeko balkoian ikusiko dena honako hau izan da:

“FOKAKERUAK” taldearena da esaldia eta honako hauek dira egileak: Asier Lete, Ane Arraeta, Marta García, Maider Uribe, Irati Moto, Gema Lorenzo, Nagore Gruzeta eta Elaitz Iregi.

“Esaldi gaztea” atalean, berriz, beste esaldi honek irabazi du saria

“ZORROZKILO”  taldearenak da eta 14 – 15 urte dituzten honako hauek dira esaldi horren egileak: Joxe Uribetxebarria, Jon Ugalde, Ekaitz Andres eta Ekaitz Prieto.

Horiez gainera, beste hiru esaldi ere aukeratu dira, pegatinak egiteko.

“SOLOIK SOLO” taldea osatzen duen Mariangeles Arkauz, Iñigo Biteri, Maider Nafarrate eta Camila Mejiasen bi hauek:

Eta SCOTTEX taldea osatzen duten Maider Fernández, Leire González de Martín, Irati Mendieta eta Izaro Serranok egindako beste hau:

Zorionak irabazleei eta ondo pasa laister iritsiko diren sanpedrotan!!!