Esaldi lehiaketako 2018ko irabazleak

2018ko ekainak 13

Aurtengo San Pedro jaietarako Esaldi Lehiaketan 11 taldek 50 esaldi aurkeztu dituzte eta horietatik hauxe aukeratu da San Pedro jaietako irabazle nagusi gisa:

 

“Enazakordetan” taldearena da esaldia eta honako hauek dira egileak: Leire Lezeta, Irati Etxebarrieta, Goizane Zubizarreta eta Garazi Iglesias.

Aurten, gainera, esaldi nagusiaz gain Euskaraldiko sari berezia ere eman da. Euskaraldia urte bukaeran egingo den ekimena izango da, hizkuntza ohiturak aldatze helburu duena eta euskaraz hitz egiten dutenak ez ezik, ulertzen dutenak ere erdigunean jarriz. Hauxe izan da aukeratutako esaldi irabazlea:

Esaldi hori eta pegatinak egiteko aukeratu diren beste bi esaldiak “Koxtalde” taldearenak dira eta honako hauek dira 3 esaldien egileak: Camia Mejías, Iban Zubia eta Iñigo Aldai.

Irabazle naguiak eta Euskaraldiko irabazleak 100 euroko saria jaso du bakoitzak eta beste bi pegatinetako esaldi bakoitzagatik 50 euroko saria.

Zorionak irabazleei eta ondo pasa laister etorriko diren sanpedrotan!!!