Eskoriatza, herri txiki infernu handi

2017ko urriak 10

ETB1eko Herri txiki, infernu handi programak denboraldi berria hasi du , eta bigarren saioa Eskoriatzari eskainia izango da, domeka honetan, urriaren 15ean, hain zuzen.
Irailean zehar herriko hainbat lagun elkarrizketatu zituzten: Lander Villar, Mari Karmen Eraña, Karmen Pagaldai, San Miguel, Patas, Txapel…, eta irailaren 21ean kiroldegian grabatu zuten saioa.

Egun horretan herritar asko egon ziren Manuel Muñoz kiroldegian, 500 inguru, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezten duten programaren grabazioa ikusten.
Gorka Urrutiaren goitibeheran helduko dira Apotzagatik behera Gurrutxaga eta Pagadi aurkezleak Eskoriatzara; eta azken horrek, eskoriatzar peto-petoa izateko ahaleginak egingo ditu.

Herri txiki infernu handi, igande honetan ETB1ean, 22:00etan.