Eskoriatza Lagunkoiaren diagnostikoa udaletxean eskuragai

2019 / 01 / 28

Aurreko astean, urtarrilaren 21ean hain zuzen ere, Eskoriatza lagunkoia taldeak herriaren diagnostikoa aurkeztu zuen.

Diagnostikoa interneten dago, baina ale batzuk udaletxeko sarreran jarri dira nahi duenak har dezan.

Eskoriatzan, bi urte eta erdiz, 20 jubilatuko talde bat aritu da gure herriaren egoera landu eta aztertzen, eguneroko bizitzan dituzten arazoak identifikatu eta horientzako irtenbideak proposatzen, gure herriaren alderdi positiboak zein negatiboak identifikatzen.

Lan horren emaitza herriaren diagnostikoa izan da.