Eskoriatzako 2014ko jaietako pregoilaria proposatzeko epea ireki du Udalak

2014ko maiatzak 30

eskoriatzaAurtengo herriko jaietako pregoia zeinek edo zein taldek egitea gura duten proposatzeko aukera izango dute eskoriatzarrek ekainaren 8ra arte.

Proposamenak telefonoz (943. 71 46 88) egin daitezke, posta elektronikoz (kultura@eskoriatza.net) edo zuzenean Kultur Etxean bertan.

Proposamenarekin batera, labur bada ere, egindako aukera egiteko arrazoiak azaldu beharko dira.

Ekainaren 9an prozesuaren bigarren fasea hasiko da, eta astebete egongo da proposatutakoen artean gustukoena bozkatu ahal izateko.

Herriaren botoak eta jai batzordea osatzen dutenen botoak erabakiko du zein izango den pregoilari aurtengo jaietan.