Eskoriatzako Gaztelekua txapelduna Instant1ean lehiaketan

2017 / 05 / 26

Eskoriatzako gaztelekuak, gazteleku onenari saria irabazi du  Instan1ean lehiaketan Sarean harrapaturik, Ni#sareanONdo argazkiarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Instan1ean Instangrameko argazki eta bideo lehiaketan Eskoriatzako gaztelekuak jaso du, gazteleku onenaren saria. Martxoa – maiatza bitartean eraman da aurrera instant1ean kanpaina nerabeen artean teknolojia berrien erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina hain zuzen ere. Argazki rallyak, gurasoen hitzaldiak, argazkilaritza ikastaroak, nerabeentzako hitzaldiak eta gisa horretako hainbat ekintza antolatu dira egitasmoaren barruan.

Azkena Gipuzkoa mailako argazki eta bideo lehiaketa izan da. Norbanakoen argazki zein bideo onenak eta gazteleku onenak saritu dira. Eskoriatzako gaztelekua izan da argazki onenagatik saritua. Zorionak.

Ekainaren 10ean, lehiaketan sari-banaketako festa ospatuko da, arratsaldeko 17:00etan Tabakaleran.

Informazio gehiago