Eskoriatzako Udalaren esker ona

2020 / 07 / 03

Eskoriatzako Udalak eskerrak eman nahi dizkie hain bereziak izan diren egun hauetan parte hartu duten guztiei.

Egun ezberdinak izan dira, baina zuen musikarekin une batez pasa berri ditugun une txarrak ahaztarazi dizkiguzue eta nahi bezala ospatu ezin izan ditugun jaietara eraman gaituzue.

Eskerrik asko txistulariei, deitzen zaien bakoitzean, beti, prest egoteagatik, eta egun berezi hauetan txistu-soinuarekin esnatzeko aukera eskaintzeagatik.

Eskerrik asko trikitilariei, kaleak gure musikaz betetzeagatik.

Eskerrik asko musika bandari aurten inoiz baino txoko gehiagotara iristeko ahalegina egin duen gure talde zoragarri honi.

Eskerrik asko DJ Moto eta bere taldeari. Eurei esker 28an danborrada kalean ikusteko nostalgia goxotzea lortu genuelako eta 29an denok dantzan jarri gintuztelako, batez ere adineko jendea, etxeetatik nahiz egoitzatik animazio hori bereziki eskertu zutenak.

Eskerrik asko ekintzak antolatzen lagundu duten udal langile guztiei.

Azkenik, eskerrik asko zuen leihoak eta balkoiak ikurrinarekin eta Eskoriatzako banderarekin apaindu dituzuen guztioi, eta baita egun hauek modu arduratsuan ospatu dituzuen guztioi ere.

Eskerrik asko denoi Eskoriatzan antolatzen diren ekintzetan beti bezala parte hartzeagatik.