Eskoriatzar baten laguntza eskaera

2020 / 03 / 30

Eskoriatzako Toki Alai tabernako Carlos Garciaren  familiak bideo bat egin du, sare sozialetan zabaltzen ari dena, non laguntza ekonomikoa eskatzen duten Carlosek behar duen operazio baten gastuari aurre egiteko.

Bideoan azaltzen dutenez, 2019an Carlosi tumore bat dektatu zioten peronean, Ewingen Sarcomea, eta bi biriketan metastasia zeukan.  Kimioterapia  eta hainbat ebakuntza ostean, une honetan Carlosek hezur-muineko aferesia eta autotransplantea behar ditu, baina bere aseguruak ez dio kostuari aurre egiten.

Orain arte, Nafarroako Unibertsitateko klinikan egon da, baina bere aseguruak ebakuntza ordaintzen ez duenez Osakidentzan dauden aukerak aztertu dituzte.  Dirudienez, Covid-19arekin zerbitzu denak saturatuta daude une honetan, eta  transplanteak atzeratzen ari dira.  Carlosek ez du bermerik epe laburrean ebakuntza egin diezaioten, eta prozesu horretan funtsezkoa den denbora izanik, ebakuntza lehenbailehen egin nahi dute Nafarroako Unibertsitateko klinikan.

Ebakuntzak 60.000 euro balio du, eta familiak horri aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez du, eta  klinikak ezta bankuek ere ez diete finantziatzio aukerarik ematen. Hori horrela, deialdi publikoa egin dute  laguntza ekonomikoa eskatzeko, pertsona bakoitzak nahi duena eman dezan, gutxi bada ere.

Ekarpen ekonomikoak egiteko moduak

  • Tranferentzia: 3035 0044 82 0440037101
  • Bizum 648 116 074