Etxebizitza tasatuak esleitzeko oinarriak jendaurrean

2014 / 07 / 18

2014ko ekainaren 24an izandako osoko bilkuran Udalbatzak Intxaurtxueta auzoan 32, 33 eta 34 helbideko lau lokaletan Promociones Eskoriatzak sustatutako 4 etxebizitza tasatu esleitzeko oinarriak onartu zituen. Oinarriei buruzko iragarkia GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen dira, interesatuek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazio edo iradokizunak aurkez ditzaten.

Oinarriak osotasunean webgune honetan aztertu daitezke.

Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna: 2014/08/08

Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko harrera zerbitzua

Ordutegia: Uztailean 9:00 – 14:30 eta abuztuan 10:00 – 13:00

Informazio gehiago: 943 71 44 07