.EUS domeinuak webguneetan

2015 / 01 / 21

puntueusEskoriatzako Udalak kudeatzen dituen bi webguneetan puntuEUS domeinua jarri da martxan. 2014ko abenduaren 3an Euskararen Egunarekin batera eta beste eragile batzuekin batera, Eskoriatzako Udalak ere bere egin zuen euskal komunitatearen luzapen hori.

puntuEUS domeinua izateko, beharrezkoa da webgunearen edukien zati bat euskaraz egotea, nahiz eta beste hizkuntza batzuetan ere egon daitekeen; edo bestela, euskarazko edukirik ez dagoen kasuetan, euskal kulturarekin loturiko edukiak izan beharko dute. Baldintzak beteta, aurrerantzean martxan egongo diren helbideak honako hauek izando dira.

Udalak, gainera, bere email helbideetan ere aldatu du puntuEUS luzapena.