Euskal dantzak nagusientzat

2018 / 09 / 12

Beheko Errota Musika Eskolak, Udalaren laguntzarekin, euskal dantza eskolak antolatu ditu ikasturte honetarako, bai hasiera mailakoak bai aurreratukoak.

Eskolak urritik maiatzera izango dira, astean ordu betez, astelehenetan edo asteazkenetan. Ordutegia zein taldeak izena emandako jendearen arabera antolatuko dira, baina, hasiera mailako talde bat eta lehendik aritutakoentzako talde bat egotea espero da.

Prezioa 25 euro hileko izango da.

Interesa izanez gero, musika eskolan eman daiteke izena irailean.
Jendearentzako ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 16:00-19:00
  • Ostiraletan: 16:00-18:00

Euskal dantzak ikasi nahi badituzu, hemen duzu aukera aparta!