Euskal jantziak egiteko ikastaroa

2020 / 02 / 26

Martxoaren 5ean hasiko da, Eskoriatzako kultura sailak antolatuta, emakumezko-en euskal jantziak (gona eta txalekoa) egiteko ikastaroa. Bertan, jantzi berriak egi-teko edota etxekoak moldatzeko eta birziklatzeko aukera izango da.

Martxoaren 5ean hasi eta apirilaren 2an bukatuko da, hau da, ostegunetan izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Martxoaren 19a jai denez, ikastaroko parte-hartzaileek erabakiko dute egun ho-rretako klasea noiz izango den.

Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da, eta parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena martxoaren 3a baino lehen.