Euskaltegiko matrikula doan lortu dezakezu

2017 / 09 / 07

Eskoriatzako Udalak euskaltegiko matrikula egiten duten ikasleentzako diru laguntzak emango ditu. 2017/2018 ikasturtean lehenengoz matrikula egiten dutenek %50 bakarrik ordaindu beharko dute eta eskatutako asistentzia bete ondoren, ordaindutako kopuru osoa berriro bueltan jaso ahal izango dute ikasturte bukaeran, modu horretara ikasturte osoa doan izanik.

Gainera, aurreko ikasturtean euskaltegian ibilitakoek ere eskuratu ahal izango dituzte bekak eta orduan ordaindutako matrikula berreskuratu. Informazio guztia hemen kontsultatu daiteke.

Matrikula zabalik

Matrikula epea zabalik dago irailaren 4tik 30era eta informazioa lortu edo matrikula egiteko Leintz Udal Euskaltegira jo beharko da:

  • ORDUTEGIA:
    • Astelehenetik ostegunera 9:00 – 13:00  // 15:00 – 19:00
    • Ostiraletan 9:00 – 13:00
  • BULEGOA:
    • Aretxabaletan: Nafarroa kalea, 2 – behea
  • ESKOLAK, ordutegi eta eredu desberdinak daude:
    • Astean lau egunez, egun bakoitzean 2 orduz.
    • Astean bi egunetan (2 ordu egun bakoitzean).
    • Ikastaro trinkoak.
    • Online.
  • MAILAK:
    • Euskalduntze maila guztiak (ezer ez dakitenentzako nahiz tituluak atera nahi dituztenentzako)
    • Hizkuntza eskakizunak eta titulo homologatuak.
    • Online ikaskuntza.

Informazio gehiago