Euskara arloko diru laguntza deialdia

2019 / 05 / 06

Aurten ere Eskoriatzako Udalak helduek euskara ikasteko eta haurrek euskara maila hobetzeko diru laguntzak emango ditu, baina aurreko urteetako deialdiarekin alderatuz aldaketa batzuk sartu ditu deialdian.

Honako hauek dira proposatzen diren aldaketak.

HELDUEK EUSKARA IKASTEKO LERROAN

  • Bakarrik A1, A2, B1 eta B2 mailetan matrikulatutakoentzako laguntzak izan beharrean, maila guztietakoentzako diru laguntzak ematea, hau da baita C1 eta C2 mailetakoentzat ere.
  • Derrigorrezko asistentzia %90ekoa izan beharrean, %75ekoa izatea. Baina, azpimaila bat gainditzea eskatzea.

HAURREK EUSKARA MAILA HOBETZEKO LERROAN

  • Diru laguntza LH4. mailara artekoentzako izan beharrean, LH guztian dauden haurrentzako izatea.

Aldaketa proposamena jendaurrean jartzen da interesdunek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna maiatzaren 31 izango da. Epe horretan alegazio edo iradokizunik ez badago, oinarriak behin betiko onartutzat emango dira bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.

Ikusi xehetasunak