Euskara arloko diru laguntzak

2017 / 05 / 16

Helduek euskara ikasteko eta haurrek euskara maila hobetzeko diru laguntzak emango ditu Eskoriatzako Udalak 2017. urtean ere. Dagoeneko diru laguntza deialdia eginda dago eta atzo publikatu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialkean. Hauek dira laguntza lerroak eta bakoitzaren xehetasunak:

Euskara ikastaroetako matrikulak ordaintzeko laguntzak

  • Nork eska dezake? Eskoriatzarrek eta Eskoriatzako kirol edo aisialdi elkarteetan diharduten pertsonek.
  • Laguntza motak:
    • 2016-2017 ikasturteko matrikulak (ohikoak nahiz barnetegiak)
    • 2017-2018 ikasturtean Leintz Udal Euskaltegian lehenengo aldiz egindako matrikulak
  • Zenbatekoa: Asistentzia %90ekoa izan ezkero, ikasleek matrikula osoa berreskuratu ahal izango dute. Diru izendapen osoa 3.500 eurokoa da.

Hizkuntza errefortzuetarako diru laguntzak

  • Nork eska dezake? Hizkuntza nahikotasunik ez duten 3 eta 12 urte bitartezko umeek, ikastetxeak hala adierazi ezkero.
  • Laguntza motak:
    • 2017ko udalekuetarako beka
    • 2017-2018 ikasturterako ludotekarako beka
  • Zenbatekoa: Udalekuetarako eta ludotekarako matrikula osoa. Diru izendapen osoa 2.700 eurokoa da.

Oinarriei buruzko xehetasunak webgune honetan kontsultatu daitezke.