Euskara eta gazteriako diru laguntzak eskatu daitezke

2015 / 06 / 15

Orain arte bi deialdiak jendaurrean egon dira eta haien aurkako alegaziorik aurkeztu ez denez, zabalik dago haiek eskatzeko epea.  Hona hemen bakoitzari buruzko xehetasunak:

Euskara ikastaroetako matrikulazioa

Helburu nagusia euskara ikastea doakoa izatea da, eta bide horretan bi laguntza mota zehaztu dira:

  1. 2014-2015 ikasturtean euskara ikastaroa egin dutenei emango zaien laguntza.
  2. 2015-2016 ikasturtean Leintz Udal Euskaltegian matrikula berria egiten dutenei emango zaien diru laguntza.  Laguntza lerro hau berria da, 2015. urtean emango da lehenengoz.

Bukatzear den ikasturteko matrikularen diru laguntza jasotzeko eskaera 2015eko uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da. Hurrengo ikasturteko laguntza eskariak, berriz, irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Diru laguntza honi buruzko xehetasun guztiak hemen aztertu daitezke.

Gazteen egitasmoak

Gazteak herri bizitzan parte-hartzera bultzatzeko eta gazteei diru galera ekar diezaiekeen edozein ekimen sozial, kultural edo hezigarri antolatzeko laguntza ematea da deialdi honen helburua. Horien onuradun izateko baldintzak honako hauek dira:

  1. Elkarte Erroldan izena emanda dagoen gazte elkartea izatea, edo egitasmo bat aurrera atera nahi duen gaztea, edo Elkarte Erroldan izena eman ez duten gazte talde bat.
  2. 2012. urtetik hona Eskoriatzan erroldatuta egotea.

Laguntza hau eskatzeko azkeneko eguna 2015eko urriaren 2a izango da. Diru laguntza honi buruzko xehetasun guztiak hemen aztertu daitezke.