Euskara ikastaroetarako diru laguntzak emateko oinarriak publikatu dira

2014 / 06 / 11

2013-2014 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten herritarrei diru laguntzak emateko oinarriak publikatu ditu Eskoriatzako Udalak. Orain 30 laneguneko epea zabaldu da interesdunek oinarriak aztertu eta egoki iritzitako iradokizun edo erreklamazioak aurkezteko.

Aurtengo diru laguntza oinarri hauek 2013-2014 ikasturtean ordaindutako matrikularen %60a eta %100a bitarteko diru laguntzak arautzen dituzte, modu honetara:

1. Leintz Udal Euskaltegian 2013-2014 ikasturtean euskara ikasteko egindako ikastaroa ordaintzeko laguntza.

  • Matrikularen kostua %60a arte: Leintz Udal Euskaltegiko matrikularen kostua gehienez %60an subentzionatuko da. Horretarako, Leintz Udal Euskaltegiak emandako laguntza zenbatekoa den kontuan hartu eta kopuru horretatik aurrera %60ra arteko kopurua emango du Eskoriatzako Udalak.
  • Matrikularen kostua %100: Eskatzaileak hurrengo ikasturtean Leintz Udal Euskaltegian matrikula egiten badu, bukatu berri duen ikastaroko matrikula ordaintzeko %100eko diru laguntza emango zaio.

2. Leintz Udal Euskaltegitik kanpo 2013-2014 ikasturtean euskara ikasteko egindako ikastaroa ordaintzeko laguntza.

  • Matrikularen kostua %50 arte: Matrikularen kostua %50ean subentzionatuko da, eskatzaileak baldintzak betetzen baditu.
  • Matrikularen kostua %100: Eskatzaileak hurrengo ikasturtean Leintz Udal Euskaltegian matrikula egiten badu, bukatu berri duen ikastaroko matrikula ordaintzeko %100eko diru laguntza emango zaio.

Erreklamazioak aurkeztea:

  • Azkeneko eguna: 2014ko uztailaren 18a
  • Aurkezteko lekua: Udal Erregistro Nagusian, honako ordutegian: 9:00 – 14:30

Informazio gehiago:

Hemen oinarriak eta bestelako xehetasunak