Euskaraldiaren HERRI EGUNA

2018 / 11 / 26

Euskaraldiak bere hamaika egunak hasi zituen ostiralean, eta ordura arte Eskoriatzan izena eman dutenak 811 lagun izan dira: Ahobizi 525 eta Belarriprest 286.

Euskaraldiaren batzordeak abenduaren 1erako HERRI EGUNA antolatzea erabaki du, eta bertan Euskaraldiak batu dituen sentsibilitate desberdinetako herritarrak batu nahi dira, izan ahobizi, izan belarriprest. Hala, egitarau oparoa osatu dute larunbaterako:

12:30 Taloak plazan
13:00 Euskal dantza herrikoiak, plazan
13:30 “Euskaraldiaren bizipenak, aulki baten gainean”, bideo grabazioa
14:30 Kantu bazkaria: Zuk ekarri, zuk jan. Manuel Muñoz kiroldegian.
19:00 Tio Teronen semeak, “FESTAMENTUA” ikuskizun berriarekin

Kantu bazkarirako txartelak eta mahai erreserba

Kantu bazkaria “Zuk ekarri, zuk jan” formatokoa izango da, baina antolatzaileek salda beroa, txistorra eta kantu liburua banatuko dituzte, beraz, beharrezkoa da txartelak hartzea. Txartelek 12 urtetik gorakoek hartu beharko dituzte eta prezioa 3 eurokoa da.

Gainera, komenigarria da bazkaltzeko mahaia erreserbatzea eta bertan adieraztea koadrila bakoitzean zenbat izango diren 12 urtetik gorakoak eta zenbat 12 urtetik beherakoak. Mahaien erreserba egiteko 943 71 46 88 telefono zenbakira deitu behar da edo 696 91 86 87 zenbakira whatsapp-a bidali.