Ezkontza zibiletarako irizpide berriak

2017 / 03 / 29

Ezkontza Zibilak egiteko tramitazioa Erregistro Zibilean (Bake Epaitegian) tramitatu beharrekoa da, baina legeak emandako eskuduntzak erabilita, ezkontza zibilak alkateak edo bera ordezkatuko duen zinegotziak egitea posible da, beti ere, Erregistro Zibilean gauzatu beharreko tramitazioa gauzatu baldin bada.

Gobernu eta Finantza batzorde informatzaileak egindako proposamenean oinarrituta, Eskoriatzako Udaleko Alkateak 2017ko otsailaren 15ean hartutako erabaki bitartez Ezkontza Zibilak egiteko irizpide berriak onartu zituen eta irizpide berri horiek 2017ko apirilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Kontuan izan behar da eskaera, ezkontza eguna baino gutxienez 2 hilabete lehenago egin behar dela eta gehienez 6 hilabete lehenago. Eskaera herritarren harrera zerbitzuan, telematikoki nahiz ohiko posta bidez egin ahal izango da eta zeremonia Ibarraundi museoko aretoan ala udaletxean egin nahi den zehaztuko da.

Irizpideetan gainera zeremonia egiteko ordutegia eta bestelako xehetasunak ere jasotzen dira eta kontsultatu nahi dituenak hemen egin ahal izango du.