Foru Aldundiko udaleku itxietan eta Gazte Oporraldietan izena emateko kanpaina

2019 / 03 / 12

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO UDALEKUAK
7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2006– 2012 urte bitartean jaiotakoak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean urtero antolatu ohi dituzte udalekuak honako leku hauetara: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Gorliz,Lekeitio, Galdames, Legasa, Zugarramurdi,Zarautz, Orio, La Arboleda…

Beste urteetan bezala, udaleku horietara joateko izena banaka, binaka edo hiruko lagun-taldean eman daiteke.

Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 13tik 25era honako bideak erabili ahal izango dira izena emateko:

  • Internetez: www.gipuzkoangazte.eus/ udalekuak
  • Bulegoan, Eskoriatzako haur, nerabe eta gazteria zerbitzuan – Eskoriatzako Kultur Etxea
  • Astelehenetik ostiralera 9:00tik 15:00ak arte. Telefonoa: 943 714688

GAZTE OPORRALDIAK

14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2002-2005 urte bitartean jaiotakoak). Zarautz (antzerki udalekuak), Hondarribia (ur ekintzak) Araba (Gazte-Rock programa), Madrid, Guadalajara, Doneztebe, Menorca, Piles (Valencia), Benicassim (Castellón) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak.

Izen ematea martxoaren 13tik 25era izango da.