Foru Aldundiko udalekuetarako kanpaina zabalik

2018ko martxoak 13

7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2005– 2011 urte bitartean jaiotakoak) Gipuzkoa, Bizkaia estas Arabako Foru Aldundiek elkarlanean urtero antolatu ohi dituzte udalekuak honako leku hauetara: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Gorliz,Lekeitio, Galdames, Legasa, Zugarramurdi,Zarautz, Orio, La Arboleda… Beste urteetan bezala, udaleku horietara joateko izena banaka, binaka edo hiruko lagun-taldean eman daiteke.

Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 14tik 26raa honako bideak erabili ahal izango dira izena emateko:

  • Internetez: www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak
  • Bulegoan, Eskoriatzako Udal Gazteria zerbitzuan – Hidalga kalea, 1 (Kultur Etxea) 9:00 – 14:30