Gabon usaina

2017 / 12 / 20

Urtero bezala, neguko solstizioaren inguruan, egun berezi hauetarako antolatu den  jarduera agenda bete beteari hasiera emango diogu.

Betikoak eta tradizionalak diren ekintzak egongo dira, hala nola: bandaren kontzertua, Olentzero eta Mari Domingi, arte martzialetako ikastaro solidarioa, gabonetako parkea , Silbestradie edo kabalgata.

Baina egongo dira berriak diren ekintzak ere: San Asensio abesbatzaren kontzertua eta  “Mari Kixkur eta hiru hartzak” umeentzako antzerkia adibidez; azken hori, aurten Zaldibar antzokian egingo den azkenengo ikuskizuna izango da.

Eskoriatzako Udalak eskoriatzarrak gonbidatu eta animatu nahi ditu antolatutako ekintzetan aktiboki parte hartzera eta guztioi urtea ondo bukatu eta hobeto hastea opa dizue.