Gabon usaina

2016 / 12 / 15

gabonak_2017Neguko solstizioa gertu, arratsalde honetan gabonetako argiak piztearekin batera, egun berezi hauetarako antolatu den jarduera agenda bete-beteari hasiera emango diogu.

Gaur, 17:00etan hasita, gabonetako apaingarriak egiten ikasteko hainbat tailer izango dira plazan. Ondoren, txokolate-jana egongo da (bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du), eta 18:30ean gabonetako argiak piztuko dira eta xaboi-burbuilez egindako ikuskizun berri bat izango da.

Larunbatean, arte martzialetako ikastaro solidarioa izango da Joseba Iñurrategi pilotalekuan, eta bertan janariak eta beste produktu batzuk batuko dira Greziako kostaldera iristen ari diren milaka errefuxiatuentzat.

Igandean, 19:00etan, Zaldibar antzokian, musikazaleek “The Upper Rom” bikote donostiarrak eskainitako gospel kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke kiroldegian edo www.bibe.me  helbidean.

Aste bukaera honetan gustu guztietarako jardueraz betetako Gabonetako egitaraua banatuko da etxeetara.

Eskoriatzako Udalak eskoriatzarrak gonbidatu eta animatu nahi ditu antolatutako ekintzetan aktiboki parte hartzera: Olentzero,  parkea, antzerkia, zinema, Silbestradie, ekialdeko magoen kabalgata…