Gabonetako argiak ostiralean piztuko dira

2020 / 12 / 02

Ostiralean, abenduaren 4an, piztuko dira Gabonetako argiak Eskoriatzan, baina, bizi dugun egoera dela eta, ez da ekitaldi berezirik izango.

Gabonetako argiak jartzeko aurrekontua %70 murriztu da iazkoarekin alderatuta. Argien gastuari dagokionez, gehiena herriko zenbait puntu apaintzeko LED argi-zerrendak erosteko inbertsio gisa egin da. Aurreko urtean bezala, elizateak eta, Elorreta eta Kuatruena auzoak ere argiztatuko dira.

Hortaz gain, gogorarazi nahi da Eskoriatzako Udalak antolatutako Gabonetako apaingarrien lehiaketa martxan dagoela. Lehiaketa horretan, kategoria desberdinetan, 800 € banatuko dira bonuetan “Eskoriatza Bizirik” kanpainari atxikitako dendetan trukatzeko.

Eskoriatzar guztiak animatzen ditugu beren dendak, atariak, balkoiak eta leihoak apaintzera. Parte-hartzaile guztiek 30 €-ko 10 bonuren zozketan parte-hartuko dute.