Gabonetako argiak piztuko dira gaur

2015 / 12 / 10

Gabonetako_argiakGaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Gabonei hasiera emango zaie Eskoriatzan. Bego Alabazanek “Gutxiago gehiago da” ipuin kontaketa egingo du udaletxeko pleno aretoan, 18:00etan musika eskolako haurrek gabon kantak abestuko dituzte eta 18:30ean Aspacek Luis Ezeizan daukan Tximeleta gelako haurrek herrian ipinitako gabonetako argiak piztuko dituzte. Ondoren, txokolate jana denontzako.

Argi berriak aurten

Aurten Eskoriatzako Udalak argi berriak erosi ditu eta herriko puntu desberdinetan ipini ditu, gehienak herrigunean. Asmoa herria biziberritzea da, gabon giroa kaleetan antzematea, herriko merkataritza bultzatzea eta herritarrak, beste herri batzutara alde egin barik, herrian bertan geratzea, paseatzea, kontsumitzea eta ondo pasatzea.

Hortarako aurten 6.110 euro inbertitu dira led teknologia daukaten argiak erosten, argindar kontsumo minimoa izango dutenak. Asmoa, gainera, hurrengo urteetan ere argi gehiago erostea da eta horrela herriko auzo eta baita elizateetara ere iristea.

Udalak herritarrak  gabonetako egitarauko ekitaldi guztietan parte-hartzera gonbidatu nahi ditu, datorren astean banatuko da gabonetako egitaraua eta bertan zehaztasunez ezagutuko dira ekintzak: Olentzero, gabonetako haurren parkea, silbestradie, erregeen kabalgata…