Ganuzaneko paper margotuak ezagutzeko bisita gidatuak

2018 / 07 / 03

Ganuza etxeko paper margotuak, XIX. mende hasieran egindakoak, garrantzi handia dute, haiek bezalako oso gutxi baitaude munduan. Haien artean, bi paper panoramikoak dira ikusgarrienak, “Pariseko monumentuak” eta “Compiègneko ehiza” erakusten dituztenak.

Aipatutakoak bertatik bertara ezagutzeko bi bisita gidatu egingo dira uztailean Ganuza etxera. Hilaren 4an eta 18an izango dira, arratsaldeko 18:30etan, eta Ibarraundin hasiko dira. Bisitaren iraupena ordu bete ingurukoa izango da eta bi talde egingo dira, bat euskaraz eta bestea gazteleraz.

Erakusketa irailera arte zabalik

Ibarraundi museoak San Pedro jaietarako antolatutako “Paper margotuak: Ganuza etxeko ezkutuko altxorra” erakusketak zabalik jarraituko du irailera arte ondorengo ordutegiarekin:

  • Uztailaren 2tik 13ra: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00ra, astelehenetik ostiralera.
  • Uztailaren 16tik irailaren 13ra: 10:00-13:00, astelehenetik ostiralera.
  • Abuztuaren 13tik 17rako astea itxita.