Garagardo festa solidarioa Eskoriatzan irailaren 17tik aurrera

2015 / 09 / 02

argazkia1Aurten ere, irailaren 17tik 20ra, Zaharren Egoitzaren aldeko IV. Garagardo azoka solidarioa ospatuko da.  Askotariko garagardoak edateko eta Alemaniako jakiak eta oilasko izterrak jateko aukera egongo da. Domekara arte egingo den ferian jasotako dirua zaharren egoitzan egiten diharduten lanei aurre egiteko erabiliko dute.

Edateko gustu askotariko garagardoak izango dira: alkoholdunak, alkohol bakoak eta aurten berezitasun izango diren garagardoa limoiarekin eta Zerbartisau-garagardoa. Jateko ere aukera zabala izango du nahi duenak: Alemaniako jakiak, oilasko izterrak, herritarrek prestatutako tortilla pintxoak…

Bestalde, garagardoa edanez ekimenean parte hartu ezin dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute; izan ere, tonbola solidarioa egongo da, herritarrek etxetik ekarritako materiala.

Parte hartu nahi duen guztiak etxetik gauzak ekar ditzake tonbolan zozketatzeko. Material hori, iraileko asteburu hori baino lehen jasoko da egoitzan. Beraz, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu!!

Aldez aurretik, mila esker materiala ekarriko duzuen guztioi.