Gasarekin arazoak Eskoriatzan

2014 / 04 / 02

Santa Mariñe plazan lanak egiten ari ziren bitartean,  gas tuberia bat zulatu da eta ondorioz Eskoriatzako etxe gehienetan gas hornidura eten behar izan da. Dagoeneko matxuraren konponketa lanekin hasita daude langileak, baina 3 edo 4 bat ordu beharko dira berriz ere gas hornidura normaltasunez jartzeko.

Gauza guztiak ondo bideratu bezain laster, beste albiste bat argitaratuko da webgune honetan.