Luis Ezeiza Herri Eskolak Gatzagan duen gela desplazatuari buruzko mozioa onartuta

2016 / 07 / 29

Udalbatzak uztailaren 26an  egindako osoko bikuran,  Luis Ezeiza Herri Eskolak Gatzagan duen gela desplazatuari buruzko mozioa onartu zuen, eta Eskoriatzako Udalak ondorengo adierazpena egin du:

1.- Eskoriatzako udalak bere babesa ematen die Gatzagako herriari eta Gatzako guraso elkarteari.

2.- Eskoriatzako udalak Hezkuntza Sailari eskatzen dio mantentzeko Gatzagako gela desplazatua irekita. Izan ere, herri txikietako bizitza eta biziraupenerako haurrak bertan ahalik eta bizitza gehien egiteak duen garrantzia funtsezkoa baita.

3.- Eskoriatzako Udalak bat egiten du Gatzagako herriak sustatzen dituen auzolan eta balore kolektiboekin eta horiek, gure bailaran zabaltzeko, herrien arteko elkarlan eta hartu emana sustatzeko konpromisoa hartzen dugu.

4.- Eskoriatzako udalak adierazpen hau Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera eta Legebiltzarrera igorriko du, dagozkien agintariak jakinaren gainean egoteko.

Irakurri mozio osoa