Gaur kiroldegia itxita egongo da

2019 / 10 / 16

Ur matxura garrantzitsua gertatu da kiroldegian eta konponketa lanean dihardute orain udal zerbitzuek.

Hori horrela, gaur urriaren 16a, egun osoan kiroldegia ITXITA egongo dela aurreikusten da eta bertan ematen diren kirol jarduera guztiak bertan-behera geldituko dira.

Gauzak ondo bidean, bihar goizean normaltasunez irekiko da.

Barkatu eragozpenak.