Gazte “Mintzodromoa” egingo da

2016 / 11 / 30

Gazte mintzodromoak01Ostiralean, abenduaren 2an,  euskaraz hitz egin eta dibertitzeko “Gazte Mintzodromoa” egingo da Aretxabaletako Mondragon Unibertsitateko fakultatean, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalek antolatuta.

Arizmendik Eskoriatzan duen Almen guneko eta Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolako DBH 3. eta 4. mailako 220 gazte elkartuko dira elkar ezagutu eta “mingainak euskaraz dantzatzeko”. Ordubeteko bi saio antolatuko dira eta bakoitzean 100 gazte bilduko dira; lehenengoa 09:45etan hasi eta 10:45etan bukatu eta, bigarrena, 11:15etatik 12:15etara luzatuko da. Ikasleei lau mintzagai emango zaizkie eta horiei buruz hitz egingo dute 10 minututako lau txandatan. Gainera, tarte bat izango dute bertan hitz egindakoak sare sozialetan partekatzeko, #gaztemintzodromoa traola erabilita.

Ekimen honen helburua da gazteak euskaraz elkar ezagutu eta dibertiaraztea da, ongi pasatzeko euskarazko topagune bilakatzea. Horretarako, giro paregabea piztuko duten 20 gazte dinamizatzailek parte hartuko dute (unibertsitateko ikasleak, zein Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteak) eta ez dira sorpresak faltako.

Mintzagaiak, jokoak, opariak, zozketak, argazkiak… danetatik egongo da eta eguneko protagonistak gazteak direnez, beraientzat espresuki prestatutako jardunaldia da “Gazte Mintzodromoa”. Mingainak dantzan jartzeko eta lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea!