Gizarte arloko 2 diru laguntza deialdi bertan behera

2020 / 06 / 01

2020ko martxoaren 20an, besteak beste,  bi diru laguntza deialdi argitaratu ziren Gipuzkoako Aldkizkari Ofizialean:

  1. Garapen Bidean dauden Herrialdeekiko Lankidetza Programak.
  2. Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteei dirulaguntzak.

Gaur egun, gauden egoeran egonda, ezinezkoa da aurreikusitako hainbat gastu konpromisori aurre egitea ondorengo arrazoiengatik:

  • Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Covid-19k osasun publikoan eragindako larrialdi egoera nazioarteko pandemiatzat jo zuen martxoaren 11n. Aurrerago, alarma-egoera deklaratu zen Espainiako estatu osoan Covid-19k sortutako osasun-krisia kudeatzeko. Ordutik, egoerak okerrera egin du, bai Euskadin, bai gure inguruan, eta nabarmen igo da kaltetuen kopurua. Hasiera batean osasun-krisia izan zena, krisi ekonomiko eta sozial ere bihurtu da. Salbuespenezko egoera horren ondorioz, erakundeek aparteko neurriak hartu behar izan dituzte herritarren eta enpresen zailtasunak arintzeko eta, bereziki, pertsona zaurgarrienen eskubideak babesteko.
  • Horrela, krisiak eragindako jarduera ekonomikoaren geldialdiak eta administrazio publikoek larrialdiari aurre egiteko hartutako neurriek beherakada handia eragin dute zerga-bilketan.
  • Covid-19k ezohiko egoerara eraman du udal hau 2020an, benetako diru-bilketak ez baitu zerikusirik bere garaian egindako aurrekontu-aurreikuspenekin.

Aurreko dena kontutan izanda, eta diru baliabide murrizketa dela-eta, erabaki da indarrik gabe uztea  honako dirulaguntza deialdi hauek:

  • Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak.
  • Gizarte Zerbitzuetan diharduten Elkarteei diru laguntzak.