Gizarte arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

2018 / 07 / 12

Eskoriatzako Udalak gizarte arlorako bi diru laguntzatarako deialdia egin du eta uztailaren hasieran Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira biak. Hauek dira bakoitzari buruzko zehaztasunak:

Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak

  • Helburua: Gobernuz kanpoko erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea da, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.
  • Eskatzeko azken eguna: 2018/08/10
  • Informazio zehatza: Hemen

Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak

  • Helburua: Beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean.
  • Eskatzeko azken eguna: 2018/08/13
  • Informazio zehatza: Hemen

Harremanetarako: Udal Gizarte zerbitzuak

  • Ordutegia: 9:00 – 14:30
  • Abuztuko ordutegia: 9:00 – 13:00
  • Telefonoa: 943 71 31 36