Gizarte garapena sustatzeko diru laguntzak

2015 / 05 / 08

Maiatzak 6an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzan Gizarte Garapena Sustatzeko Programaren deialdiari dagokion diru laguntzen oinarriak.

Diru laguntzak emakida zuzeneko erregimenean emango dira ebaluazio bakoiztu sistema bidez eta pertsona berak programa honetan aurreikusitako diru laguntza mota bat baino gehiago jaso ahal izango du, betiere, aldez aurretik laguntza hori jasotzeko eskatutako baldintzak betetzen baditu.

Zeintzuk dira deialdi honetan diruz laguntzen kontzeptuak:

1.-TMIZ (Trazio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga)

Familia ugariko titularrak ( %15 eta % 50 bitarteko laguntza)

2.- OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga)

Familia ugariko titularrak ( %15 eta % 50 bitarteko laguntza)

3.- Kiroldegiko abonoa

– Diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren aurretik gutxienez azken 6 hilabetetan langabezian daudenak.
– Langabezian daudenak, egoera horretan egon badira behintzat diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren aurreko 18 hilabetetako 12tan gutxienez.
– Adin nagusiko familia kideak lan egiteko adina izan arren langabezian dituzten familiak.
– Adinez nagusiak izan arren 25 urte baino gutxiago dituztenak, ikasleak baldin badira.
– Ezgaitasunen bat duten pertsonak.
– Erretiro-pentsioa jasotzen dutenak.
– Familia unitate monoparentalak edo familia titularra alarguna edo banandua direnean.

4.- Denbora luzez langabezian dauden pertsonak.

Langabezian daudenak, egoera horretan egon badira behintzat diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren aurreko 18 hilabetetako 12tan gutxienez.

Eskaerak

Eskaerak Udal Erregistroan aurkeztu behar  dira.

Epea: maiatzaren 22an bukatuko da.

Erregistroaren ordutegia: 9:00-14:30

Informazio gehiago (oinarriak eta eskaera orriak)

GAOn deialdia.