Gizarte Zerbitzuko alorrean diru laguntzak

2016 / 07 / 04

Udalbatzak 2016ko maiatzaren 24an egindako bilkuran Gizarte Zerbitzuetan lanean dharduten elkarteei diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dira eta jendaurrean jarri dira 30 laneguneko epean, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzaten.

  • Laguntzagaia: Gizarte-zerbitzuen alorrean garatu beharreko ekintzak bultzatzea, parte-hartzea sustatzea, gizarte-laneko boluntarioak bultzatzea, herritarren arteko solidaritatea eta honako talde edo kolektiboetan integrazio eta gizarteratze arazoak dituzten pertsonei laguntzea: haurrak, gazteak, emakumea, ezinduak, hirugarren adina, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, adikzioak, pasadizokoak eta arrisku sozialeko egoeran daudenak.
  • Erreklamazioak aurkezteko azkeneko eguna: 2016/08/05
  • Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: Epea ez da zabaldu
  • Informazio guztia hemen .