Goitibehera tailerra ostiral honetan

2018 / 09 / 11

Irailaren 22an, zapatua, VI. Goitibehera txapelketa ospatuko da Apotzagarako bidean, eta horren harira, ibilgailu bat prestatu edo azken ukituak eman nahi dutenentzako goitibehera tailer bat egongo da ostiral honetan, irailak 14, 16:00etatik aurrera, plazan.

Tailerra doan izango da, bertan laguntza teknikoa emango da eta goitibeherak egiteko erremintak ere egongo dira, baina, bakoitzak bere materiala ekarri beharko du, hau da, bizikleta-eskulekuak, jarlekuak…

Izena emateko: Manuel Muñoz kiroldegian, irailaren 13ra arte.