GURASOLAGUNAK egitasmoa martxan da

2019ko urtarrilak 21

BERBALAGUNAK egitasmoak GURASOLAGUNAK ekimena sortu du, gurasoen artean euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin.  Astean ordubete euskaraz hitz egin eta elkarrekin egoteko taldeak izango dira, baina 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutakoak.

2 modalitate egongo dira:

  • A MODALITATEA: “Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ohiturarik ez dutenak batuko dira, euskaraz hitz egiteko, euskara praktikatzeko.”
  • B MODALITATEA: “Ahobizi izango diren gurasoak eta Belarriprest direnak elkartuko dira. Elkarrizketak euskaraz edo ele bitara izango dira.

Funtzionamendua

  • Parte-hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute.
  • Astean ordubeteko saioak izango dira.
  • Eguna eta ordua norberak aukeratuko du eta horren araberako taldeak sortuko dira.
  • Guraso-taldeak umeekin batera elkartuko dira, hala nahi dutenek. Baina posible da ume barik ere elkartzea, haurrak aisialdiko ekintzetan dauden bitartean adibidez.

Izen-ematea eta informazioa

  • Emailez: berbalagunak@gmail.com
  • Telefonoz edo whatsappez: 661 746 376
  • Kultur etxean
  • Azkeneko eguna: urtarrilak 31