Hasi dira Santa Ana berrurbanizatzeko lanak

2014 / 05 / 06

Aste honetan hasi dira Zaldibar antzokiaren ingurua berrurbanizatzeko obrak Santa Ana auzoan. Obrak hiru hilabete irautea aurreikusten da, eta denbora horretarako pasabideak jarriko dira inguru horretako tabernarako zein eskapetarako.santa ana

Eragozpen txikiak

Obra hauek zenbait eragozpen sortuko dituzte, batez ere, bertako bizilagunentzat, baina, saiatuko dira ahalik eta txikienak izan daitezen.
Ur hornidura moztu behar baldin bada uneren batean, aurrez jakinaraziko du Udalak.